6.3 Hurbileko helburuak

2016-2019ko Iruzur Fiskalaren Kontrako Borrokarako Planean jasotzen diren proiektuen artean nabarmenenak kontuan hartuz, honako hauek dira Nafarroako Zerga Ogasunaren 2016ko Memoria idatzi den urte honetan (2007) egiten edo aztertzen ari diren lanak:

  • Berehalako Informazio Hornidura (BIH) ezartzea, hau da, BEZaren erregistro-liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren egoitza elektronikoan eramatea.
  • PFEZ programa berri bat garatzea.
  • Fakturazio-gailuentzako kontrola ezarri ala ez aztertzea.
  • Metodo bat diseinatzea, kontrolatu behar diren zergadunak modu eraginkorragoan hautatzeko.
  • Jakinarazpen Elektronikoa ezartzea.
  • Katastro-kudeaketan funtzionaltasun berriak ezartzea.
  • Zerga arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren eginkizuna indartzea, antolakuntzarako zeharkako tresnen hornitzaile gisa.
  • Zordunaren egoitzan aurrez aurreko enbargoak egiteko prozedura diseinatzea eta abiaraztea.
  • Zerga-neurrien eta onura fiskalen ebaluazioa hobetzea.
  • Zerga-estatistiken barne- eta kanpo-hedapena hobetzea.

Oro har, barne-antolakuntzaren ikuspegitik zerga-kontrolaren alde egingo da erabat. Adierazitako eginkizunez gain, honako hauek nabarmendu daitezke:

  • Nafarroako ezkutuko ekonomiari buruzko ikerketa bat egitea, zergen arloko ikuspegitik eta antolakuntza-ikuspegitik ekonomia horri aurre egiteko neurriak aukeratzen lagunduko duena.
  • Ogasuneko teknikarien eta kudeatzaileen oposizioak egitea.