3.2.3 Posta elektroniko bidezko arreta

Posta bidezko arreta zergen arloko kontsultei

Iaz egonkortu ostean, aurten kontsultak egiteko bide honen erabilera areagotu egin da; hala, aurreko urteetan izan duen goranzko joerak jarraitu du. Eskaeraren goreneko aldia apirila izaten da, eta horren atzetik maiatza, askoz ere neurri txikiagoan.

Urtean zehar guztira 15.653 mezu elektroniko jaso ziren, iaz baino % 3,03 gehiago (15.192). Horietatik 13.747 (% 87,82) Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuak konpondu ditu, eta gainerako 1.906 kontsultak beste unitate batzuetara bideratu behar izan dira. Azken horietatik, 889k Errentaren Kanpainarekin dute lotura, eta kanpainari atxikitako langileek konpondu dituzte. Bestetik, Sozietateen eta Enpresa Handien Atalek 662 eta 623 mezu elektronikori erantzun diete, hurrenez hurren.

Jasotako mezu guztietatik 3.836 entitate laguntzaileentzat jarritako postontzi berezira iritsi ziren. Bide horrek % 15,73ko murrizketa izan du aurreko urtearekin alderatuta (4.552 mezu jaso ziren). Dena den, postontzi honetan jasotako mezuei postontzi orokorrean jasotako beste 2.442 mezuak gehitzen badizkiegu (PFEZari eta BEZari buruzkoak), guztira 6.278 mezu elektronikori erantzun die Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atalak (egunean 26 mezuko batezbestekoa).

Datozen grafikoetan ikus daiteke bide honen bitartezko arretaren eskaerak izan duen joera.

28.  grafikoa. Posta elektroniko bidezko bilakaera

29. grafikoa. Laguntzaileen postontziaren bidezko arreta

Posta bidezko arreta laguntza informatikoko eskerei

Tracasa Instrumental SL enpresa publikoak erantzuten die, enkargu bidez, Nafarroako Zerga Ogasunaren aplikazioen erabiltzaileek posta elektronikoz egindako laguntza-eskaerei eta zalantzei. 2016an 2.755 mezu elektronikori erantzun zieten, 2015ean baino % 0,08 gutxiagori (2.980).