2.4.2 Araudi-aldaketen eragina

Erreforma fiskalen ondoriozko araudi-aldaketen eraginak garrantzi berezia dauka 2016ko zerga-bilketan. Batetik, abenduaren 24ko 29/2014 Foru Legeak (Araudi fiskala aldatzekoa eta jarduera ekonomikoa pizteko neurriak hartzekoa) aldaketa handiak egiten ditu zuzeneko ezarpenean, eta horrek eragina dauka nagusiki Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Ondarearen gaineko Zergaren eta Sozietateen gaineko Zergaren 2015 zergaldiko aitorpenetan (2016an aitortzen dira). Neurri horiek guztiek diru-bilketa murriztea ekarri dute; 73.186,6 mila eurokoa izan da.

2015eko abenduan 23/2015 Foru Legea onetsi zen (Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoa). Erreforma fiskal berri horren helburua da 2014. urtearen amaieran onetsitako erreformaren ondorio negatiboak aldatzea. Erreforma honen eragin nagusiak 2017ko aurrekontu-ekitaldian ikusiko dira, baina ezarritako neurri batzuek dagoeneko eragin positiboa izan dute 2016ko diru-bilketan. Denera, eragin positiboa 52.178,2 mila eurokoa izan da.

Dena den, zerga-aldaketen eragin garbia, 2016ko diru-bilketa likidoari dagokionez, -21.008,3 mila eurokoa izan da.

Taula honetan jasota daude araudi-aldaketek diru-bilketa likidoan dituzten eraginak:

17. taula. Zerga-bilketa. Araudi-aldaketen eraginengatiko doikuntzak