3.2.1.2 Zergen arloko arreta teknikoa Iruñeko bulegoan

2016an Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Ataleko langileek emandako arreten kopurua 19.812 izan da. Arreta gehienak PFEZari eta ondareari dagozkio (% 36,93), eta horien atzetik daude BEZari dagozkionak (guztizkoaren % 26,48). Arreta horietatik gehienak (18.922) Ogasuneko kudeatzaileek lehiatiletan emandakoak izan ziren; gainerakoak (890) aurretiaz hitzordua hartuta eman zituen 130/2009 Foru Aginduak onetsitako Kanpoko Lankidetzarako Ituna sinatu duten entitateei arreta berezia ematen dien unitateak.

Arreta horiek guztira 16.706 pertsonak eskatu dituzte (15.926k lehiatila orokorrean eta 780k aurretiazko hitzorduarekin entitate laguntzaileei), alegia, aurreko ekitaldian baino % 0,59 zergadun gutxiagok.

Eguneko batez besteko arreta, iaz bezala, 65 zergadunekoa da. Alabaina, gorabeherak egon dira; esaterako, urtarrilean 89 pertsonari eman zitzaien arreta eta apirilean 84ri, baina 50 ingururi baino ez udako hilabeteetan edo azaroan.

22. grafikoa. Zerga-teknikariaren aurrez aurreko arreta. Artatutako pertsonen denbora-bilakaera

Itxarote- eta arreta-denborak

Zergadunen % 61,25ek 15 minutu baino gutxiago itxaron behar izan dute artatuak izateko.

Urtean zehar, itxaron beharreko batez besteko denbora 14 minutu eta 37 segundo izan zen, iazkoa baino luzeagoa (11 minutu eta 24 segundo).

Zergadun bakoitzarekin erabilitako denbora ez da 10 minutu baino gehiagokoa izan kasuen % 70,40tan. Denbora horren batezbestekoa 8 minutu eta 26 segundo izan da, aurreko urteetakoaren oso antzekoa.

23. taula. Aurrez aurreko arretak kontzeptuen arabera

Guztira, emandako arreta mota guztiak zenbatuta, urtean zehar 180.104 zergadun igaro dira Ezkirotz 16 helbidean dagoen bulegotik; alegia, egunean 732 pertsona batez beste.