3.3.1.2 Sarrerak

Nafarroako Gobernuaren web-estatistiken arabera, 4.292.914 bisita egin ziren Nafarroako Zerga Ogasunaren web atariko atal ezberdinetara; hau da, egunean batez beste 11.991 bisita, 2015ean baino pixka bat gehiago, 10.821 izan baitziren. Ostegunetan erregistratzen dira bisita gehien, eta ez astelehenetan iaz bezala. Eta larunbata eta, jarraian, igandea dira, beti bezala, bisita gutxien egiten diren egunak.

Ordu aktiboenak 09:00etatik 14:00etara artekoak dira; hor pilatzen dira eguneroko sarreren ia % 52, eta bereziki 12:00etatik 13:00etarako tartean. Jarduera gutxien egoten den orduak goizeko 2:00etatik 7:00etara artekoak dira; % 2,01 baino ez da jasotzen tarte horretan, eta zehazki 4:00etatik 5:00etara arteko tartea da erregistro gutxien dituena.

Sarrera gehien izan zituen hilabetea apirila izan zen, alde handiarekin, eta apirilaren ondoren, maiatza eta urtarrila. Sarrera gutxien izan zituztenak, berriz, abendua eta iraila izan ziren. Jarduera gehien apirilaren 7an egon zen (egun horretan ireki zen Errenta Kanpainaren bulego birtuala: 110.657 sarrera erregistratu ziren. Jarduera gutxien, berriz, abenduaren 23an izan zen: 300 sarrera erregistratu ziren.

Astelehenetik ostiralera egin ziren sarreren % 92,02, eta asteburuan gainerako % 7,98.

226.890 bisitari egon ziren; horietatik 126.539k behin bakarrik bisitatu zuten ataria, eta horietatik 100.351ek bitan edo gehiagotan.

Kontuan hartu gabe telematikoki aurkezten diren aitorpenak, aurrerago zehaztuko diren ziurtagiriak eskuratzeko atalak eta Errenta Kanpainako atal espezifikoak, zeinaren xehetasunak ez diren jasotzen kontsultatutako iturrietan, ondorengo koadroan zehazten dira gehien bisitatzen diren direktorioak:

33. taula. Web atariko direktorio ikusienak. Sarrera kopurua

Emandako ziurtagiri kopuruak % 3,36 egin du gora aurreko urtearekin konparatuta.

Jarraian gehitu den koadroan Nafarroako Ogasunaren atariak egin dituen ziurtagiri kopurua adierazten da, eskuragarri dauden ereduen arabera bereizita (bulegoetan Intranetaren bidez eginikoak ere sartu dira).

34. taula. Emandako ziurtagiri motak