4.5  Argitaratutako beste zerga-estatistika batzuk

Nafarroako Zerga Ogasunaren web atariko “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren estatistikak” atalean argitaratuta daude zerga horren estatistikak, Nafarroako udalerrika bereizita.

  • 2008tik 2014ra bitarteko zergaldiei dagokien serie estatistikoa.
  • 2015 zergaldiari dagokion estatistika.

Bestalde, Nafarroako Zerga Ogasunaren web atariko “Onura Fiskalen Aurrekontua” atalean argitaratuta daude Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren ekitaldi bakoitzaren (2013 zergalditik) itxierako zerga-onuren aurrekontuak eta exekuzio-egoerak, Estatu kideen aurrekontu-esparruei aplikatu beharreko eskakizunei buruzko Europako Kontseiluaren Zuzentarauko (azaroaren 8ko 2011/85/EB) 14.2 artikuluarekin bat etorriz.