1.4 Egitura organikoa

Hona hemen Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendaritza-organoak:

  • Gobernu Kontseilua.
  • Zuzendari kudeatzailea.

Hauek osatzen dute Gobernu Kontseilua:

  • Presidentea: Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko kontseilaria.
  • Kideak:
    • Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.
    • Aurrekontuaren zuzendari nagusia.
    • Funtzio Publikoko zuzendari nagusia.
    • Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendari nagusia.

Gobernu Kontseiluari dagozkio Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrekontuak eta jarduketa-plan nagusiak gainbegiratzeko zenbait funtzio. Bestetik, Kudeatzailetzari dagokio erakundea zuzentzea, kudeaketa exekutiboaz arduratzea, erakundea ordezkatzea, kontratuak egitea, langileak zuzentzea eta erakundearen eguneroko jarduerarekin lotutako beste zeregin batzuk betetzea.

2016an, Kudeatzailetzaren organigrama 9 zerbitzuk eta 2 atalek osatzen dute; horiek guztiak Kudeatzailetzaren menpe daude zuzenean. Zerbitzuak, berriz, atalen barnean egituratuta daude, hurrengo grafikoan ikus daitekeen moduan.

Hauek dira Nafarroako Zerga Ogasunaren barneko zerbitzuak:

  1. Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzua
  2. Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzua
  3. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua
  4. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua
  5. Zerga Kudeaketa Zerbitzua
  6. Zerga Ikuskaritza Zerbitzua
  7. Diru-bilketa Zerbitzua
  8. Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua
  9. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzua

Eta bi atal hauek dira zuzenean Zuzentzailetzaren menpe daudenak:

  • Administrazio Atala
  • Tributu arloko Azterlanen Atala

Abenduaren 31ko egoera oinarri hartuta, 2015eko eta 2016ko egitura organikoen arteko alde bakarra da Oinordetza eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen Zergen Atala sartu dela Lur Ondasunen eta Ondare Tributuen Zerbitzura. Aldaketa hori egin zen, hain zuzen, otsailaren 24ko 9/2016 Foru Dekretuaren bidez.