3.4.1 Zergak kontrolatzeko jarduketen emaitzak

Zerga-kontrolari buruzko 3.4 atalean azaldutakoekin bat etorriz, 2016. urteari buruzko datuak lortu dira, eta 2015. urteari buruzko datuak atera dira, eta, hortaz, 2016. urteko datuak eta 2015. urtekoak termino beretan konparatu ahal izan dira.

Kontrol-jarduketen emaitza zuzenetan, ikuskaritza-akten, kudeaketa-likidazioen, premiamendu-errekarguen eta diru-bilketen geroratze-interesen emaitzak jasotzen dira, baita aurkeztutako aitorpenenak ere, administrazioak eskatu ondoren. Emaitza horien zenbatekoa 2016. urtean 94,82 milioi eurokoa izan zen; horrek esan nahi du 2015eko jarduketen emaitza zuzenei dagokienez, 2,63 milioi euroko gorakada absolutua izan zuela, eta % 2,8ko aldaketa portzentuala.

Kontrol-jarduketen eragindako emaitzak Nafarroako Zerga Ogasunaren jarduketen ondorioz epez kanpo aurkeztu diren aitorpenei dagozkie. Ez dira eskaera batean formalizatutakoak, baizik eta zergadun beraren beste epe batzuetan edo antzeko ezaugarriak dituzten beste zergadun batzuetan eginiko egiaztapenetatik eratorritakoak izan daitezke. Emaitza horien zenbatekoa 2016. urtean 19,68 milioi eurokoa izan zen; horrek esan nahi du 2015eko jarduketen eragindako emaitzei dagokienez, 5,36 milioi euroko gorakada absolutua izan zutela, eta % 37,4ko aldaketa portzentuala.

2016. urtean emaitza zuzenen eta eragindako emaitzen batura 114,50 milioi eurokoa izan zen; horrek esan nahi du 2015eko jarduketen emaitzen baturarekin alderatuta, 7,89 milioi euroko gorakada absolutua izan zuela, eta % 7,50eko aldaketa portzentuala.

Diru-bilketari lotuta egin ziren beste ikuskaritza- edo kudeaketa-jarduketa batzuk, zeinak Nafarroako zergak ordainarazteko lotura-puntuak arautzen dituzten irizpideak behar bezala aplikatzeko egiten baitiren, bereziak direnez eta aldizkakoak ez direnez, ez dira kontrol-jarduketen emaitza zuzenetan ez eragindako emaitzetan sartu. Bada, horien emaitzaren zenbatekoa 19,36 milioi eurokoa izan da; horrek esan nahi du 2015eko jarduketen emaitzekin alderatuta, 11,23 milioi euroko gorakada absolutua izan zuela, eta % 138,20ko aldaketa portzentuala.

Zergak kontrolatzeko jarduera osoaren emaitza (emaitza zuzenak, eragindakoak eta beste jarduketa batzuk) 2016. urtean 133,87 milioi eurokoa izan zen; horrek esan nahi du 2015eko jarduketen emaitzekin alderatuta, 11,23 milioi euroko gorakada absolutua izan zuela, eta % 16,76ko aldaketa portzentuala.

Emaitza horien datuak jarraian adierazten diren tauletan jaso dira.

38. taula. Zerga-kontrolerako jardueraren emaitzak. Jarduketen kopurua eta zenbatekoa

39. taula. Zerga-kontrolerako jarduketaren emaitzak arloen arabera. Jarduketen kopurua eta zenbatekoa.