3.6.1 Araudiaren garapenarekin lotutako jarduketak

Zerga-araudia egitea eta izapidetzea

Foru Legeen 17 proiektu egiten eta izapidetzen parte hartu da, eta Foru Aginduen 24 proposamen egin dira.

Jarraian adierazten diren tauletan, 2016an izapidetu diren eta BAOn argitaratu diren zergen foru-araudiaren zerrenda aurkezten da.

Araudien eranskina: Nafarroako zerga-araudia. NAOn argitaratutako foru-legeen, foru-dekretuen eta foru-aginduen zerrenda

Araudiaren hedapena, sententziak, kontsultak eta zerga-intereseko argitalpenak.

Araudien hedapenarekin lotutako jarduketa nagusiak zerrendatu dira:

  • Zerga-araudiak konparatzea.
  • Zerga-araudien liburuak prestatzea.
  • Arauak eguneratzea.
  • Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren Ebazpenak eta Hitzarmen Ekonomikoaren Arbitraje Batzordearen Ebazpenak digitalean argitaratzea (bai, NZOren web atarian, bai NZOko langileentzako barne-ezagutzarako atarian).
  • Nafarroako Zerga Ogasuneko langileentzako barne-ezagutzarako atarian hamabost egunez behingo fiskalitate-aldizkaria eta zerga-intereseko liburuak eta aldizkariak digitalean argitaratzea, eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioko kontsultak eta sententziak argitaratzea.