4.2 Ondarearen gaineko Zergaren estatistikak

Nafarroako Zerga Ogasunaren web atariko “Estatistikak” atalean, Nafarroako Estatistika Planetan jasotako eragiketei dagozkien Ondarearen gaineko Zergaren Txosten Soziometrikoen serieak kontsulta daitezke.

Argitaratutako estatistiketan, aitorpen kopuru aldetik esanguratsuenak diren eta aitortutako informazioa modu bereiziagoan ematen duten zergen magnitude nagusiak jasotzen dira.

Informazio-iturria:

Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrean zergaldi bakoitzerako aurkeztutako Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak.

Estatistikek zergaldi bakoitzerako aurkeztutako aitorpen guztiei dagozkien datu agregatuak eskaintzen dituzte, datuak erabiltzen diren unean aitorpenek duten egoerari erreparatuta.

Hainbat zergalditako informazioa modu homogeneoan konparatzeko, datuak modu estatistikoan erabiltzen dira, oro har (n+2) urteko martxoan, (n) estatistikak erreferentzia egiten dion zergaldia izanik, eta (n + 1) (n) zergaldiko aitorpena aurkeztu den urtea.

Maiztasuna

Ondarearen gaineko Zergaren estatistikak urtero argitaratzen dira. Nafarroako Zerga Ogasunaren webgunean 2011 zergalditik 2015 zergaldira bitarteko Ondarearen gaineko Zergaren estatistikak daude argitaratuta. Ondarearen gaineko Zerga aldi baterako “indargabetuta” egon zen 2008, 2009 eta 2010 zergaldietan.

Hemen kontsulta daitezke 2013, 2014 eta 2015 zergaldietarako argitaratutako taulak.

http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/Estadisticas+Patrimonio.htm.)

  • Araudien laburpena.
  • Aitortzaileak guztira.
  • Zerga-oinarriaren xehetasunak.
  • Aitorpen kontsolidatua.
  • Zerga-oinarriaren atalak.
  • Aitortzaileak eta kuota generoaren arabera.