3.2.4 Dokumentuen erregistroa

Erregistro tradizionalaren bitartez, urtean zehar 32.020 dokumentu jaso dira guztira; 2015. urtean baino pixka bat gehiago, urte hartan 30.677 sartu baitziren.

Hurrengo koadroetan zehazten dira, helmugako unitatearen arabera erregistratu diren dokumentuak, baita azken urteotan izandako bilakaera ere.

30. grafikoa. Erregistratutako dokumentuak, helmugako unitatearen arabera

31. grafikoa. Erregistratutako dokumentuen denbora-bilakaera

Nafarroako Zerga Ogasunaren erregistro telematikoaren bitartez, denera 16.676 dokumentu kontabilizatu dira. Ezin dira aurreko urteetan jasotakoekin konparatu; izan ere, aurten irizpide arrazionalagoak erabiliz zenbatu dira; esate baterako, ez dira jasotako dokumentu gisa kontabilizatu postontzi orokorraren eta unitate ezberdinen artean, eta azken horien artean, gertatutako desbideratzeak, eta lehen horiek sarrera gisa zenbatzen ziren. Hori dela eta, areagotu egiten zuten jasotako dokumentuen kopurua.

Bi erregistro-kanalak zenbatuta (tradizionala eta elektronikoa), aurten Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuan erregistratutako dokumentu kopurua 41.635 da.