3.5.6 Dirua borondatezko epean biltzeko jarduketak

Dirua biltzeko jarduera bi alderdi hauei erreparatuta bereiz daiteke: borondatezko epeari erreparatuta edo nahitaezko epeari erreparatuta.

Nahitaezko epeari dagokion jarduketak Memoria honen puntu honetan aurkezten dira: “3.4.4 Zergak nahitaezko diru-bilketa fasean kontrolatzeko jarduketak”.

Borondatezko epeari dagozkion jarduketak, oro har, itzulketen eta geroratzeen jarduketari dagozkio.

2016an, denera, 260.000 itzulketa egin dira. Horrek esan nahi du aurreko urteetako joera egonkorra mantendu egin dela zorren eta kredituen konpentsazioen kopuruaren artean.

2016an, 17.200 zerga geroratu dira. Geroratzeko eskaerek behera egin dute, hainbat urtez goranzko joerari eutsi ondoren.

Emaitza horien datuak jarraian adierazten diren tauletan jaso dira:

69. taula. Egindako zerga-itzulketen kopurua

70. taula. Izapidetutako atzerapenen kopurua

Finantza-entitateek diru-bilketaren kudeaketan eman duten laguntzari dagokionez, ikus daiteke hala 2015. urtean nola 2016. urtean behera egin duela finantza-entitateen kopuruak, banku-kontzentrazioen prozesuen ondorioz.

Diru-bilketako entitate laguntzaileei buruzko datuak atal honetan jasotzen dira: “5.4 Entitate laguntzaileak zergadunentzako zerbitzuetan”.