2.4.5 Balio Erantsiaren gaineko Zergaren bidezko diru-sarreren bilakaera

BEZa da zerga-figura nagusia diru-bilketa likidoari dagokionez, 1.215.643,4 mila eurorekin. Horietatik % 31 zuzeneko kudeaketaren bidezko diru-bilketa likidotik dator eta % 69 Estatuarekiko doikuntza fiskaletik.

Oro har, diru-bilketa ia 2015ekoaren berdina da, % 0,2ko gorakada txiki batekin. Dena den, osagai desberdinak aztertzen baditugu, hau ikusiko dugu:

  • diru-bilketak berak portaera ona izan du, urtetik urtera % 6,21 areagotu baita, 1.282.892,3 eurora iritsi arte.
  • itzulketek ere nabarmen egin dute gora, esportazio-enpresen jarduera eta enpresen inbertsio-prozesuak areagotu izanaren ondorioz; horri gehitu behar zaio, halaber, 13 hileko kuota itzuli direla (2015ean 12 hileko kuota izan ziren). Itzulketen zenbatekoa 902.771,0 mila eurokoa izan da, hots, % 12 areagotu da.
  • Kudeaketa zuzenaren bidezko diru-bilketak, diru-bilketa osoari egindako itzulketak kentzearen ondoriozkoak, -% 5,4ko aldakuntza negatiboa izan du.
  • BEZaren bidezko doikuntza fiskalak (behin-behinean kalkulatu da, 2010-2014 bosturtekoaren luzapen gisa) 835.522,1 mila euro gehitu dizkio kudeaketa zuzenaren bidezko diru-bilketari. Horrek zati batean orekatzen du kudeaketa zuzenaren bidezko diru-bilketa likidoak jasandako beherakada.