3.2.5 Inprimakien hiru hileroko bidalketa

2004. urtera arte enpresari eta profesional guztien etxeetara bidaltzen ziren aitorpen-formularioak eta ordainketa-gutunak, baina 2004tik aurrera, zenbait neurri hartu dira aitorpenak telematikoki aurkezteko derrigortuen espektroa areagotzeko, bidalitako inprimakiak erabiltzen ez dituzten zergadunei inprimaki horiek ez bidaltzeko, plataforma digitala zabaltzeko, urteko BEZa kentzeko, etab. Neurri horiek hartzeaz gain, gorakada erregistratu da telematikoki aurkeztutako aitorpenen kopuruan, eta horrek guztiak murriztu egin du pixkanaka hala formulario horien hartzaile kopurua nola inprimatutako dokumentu kopurua, eta horren ondorioz, aurreztu egin da jarduera horrek sortutako kostuan.

Nafarroako Ogasunaren zerga-prozeduretan kanal telematikoa ezartzea sustatzeko, 2016. urtea amaitzean erabaki da 2017. urtean bertan zerbitzu hori emateari uztea, eta, horretarako, aldez aurretik horren berri emango zaie zerbitzu horretaz gozatzen zuten zergadunei.

32. taula. Hiru hilean behin bidalitako inprimakien denbora-bilakaera