3.4.4 Zergak nahitaezko diru-bilketa fasean kontrolatzeko jarduketak

Zerga Bilketa Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jarduketen emaitzak Nafarroako Zerga Ogasunaren Diru Bilketa Zerbitzuak nahitaezko diru-bilketaren fasean eginiko jardueraren zati bati dagokie.

Logikoa den moduan, nahitaezko diru-bilketaren faseko zergak kontrolatzeko jarduketen emaitzak honako hauen mende daude zuzenean: borondatez aitortutako eta ordaindu gabeko kuotak eta ikuskaritza- eta kudeaketa-jarduketen bitartez likidatutako kuotak.

Hala, zergak biltzeko jarduera (kuoten kobrantzari edo ikuskaritza- eta kudeaketa-jarduketen emaitzei jarraikiz) zabala den arren, igorritako geroratze-interesen eta errekarguen zenbatekoa bakarrik sartu behar da zerga-kontrolaren emaitzetan.

Nahitaezko diru-bilketa faseko zergak kontrolatzeko jarduketa horien emaitzak 9,59 milioi eurokoak izan ziren 2016an; zenbateko hori 2015ekoaren antzekoa, baina pixka bat txikiagoa, izan da, urte hartakoa 9,92 milioi eurokoa izan baitzen.

Emaitza horien xehetasunak jarraian adierazten den koadroan jasotzen dira:

47. taula. Kudeaketa Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jardueraren emaitzak guztira. Jarduketen kopurua eta zenbatekoa

Zerga-kontrolaren emaitzetan jasotzen ez diren nahitaezko diru-bilketa faseko zergak biltzeko beste jarduera batzuei dagokienez, adierazi beharra dago premiamendu-prozedurako jarduketek gora egin dutela.

Gora egin dute erantzukizunak bideratzetik abiarazitako espedienteen kopuruak, bai eta bideratutako zenbatekoak ere, zeinak agerian uzten baitu ahalegin handia egin dela baliabide pertsonal gehiago erabiliz. Horrelako espedienteak kudeatzeko, denbora luzea behar da, eta, horren ondorioz, jarduera areagotu bada ere kobrantzak ez dira handiagoak.

Izapidetutako enkante kopuruak eta enbargo-eginbide kopuruak ere gora egin dute 2015. urtearekin konparatuta.

Jarduketa hauei buruzko datuak jarraian adierazten den koadroan jasotzen dira:

48. taula. Nahitaezko diru-bilketarako beste jarduketa batzuk. Erantzukizunak bideratzea. Enkanteak. Enbargo-eginbideak.