2.2 Diru-bilketa osoa

Nafarroako Zerga Ogasunak kudeatutako diru-bilketa osoa 4.563.540,8 mila eurokoa izan zen, 2015ean baino % 3,7 gehiagokoa.

Taula honetan ikus daiteke zerga-figuren araberako diru-bilketa osoa:

12. Diru-bilketa guztira. Zerga-figuren araberako xehetasuna

Diru-bilketa osoaren % 39,8 zerga zuzenen bidez jasotakoa da, % 59,6 zeharkako zergetatik jasotakoa eta % 0,7 tasen eta beste diru-sarrera batzuen bidez bildutakoa.

  • Osagai nagusia BEZaren kudeaketa zuzenagatiko bilketari dagokio; 1.282.892,3 mila eurokoa da (guztizkoaren % 28,1) eta % 6,2 areagotu da urtetik urtera.
  • Horren atzetik datoz laneko atxikipenak, 1.121.956,0 mila euroko zenbatekoarekin (guztizkoaren % 24,6); zenbateko horren igoera % 5,6koa izan da.
  • Hirugarren tokian daude BEZaren eta Fabrikazio Zerga Bereziaren ezarpenarengatiko doikuntzak; horien zenbatekoa 892.907,9 mila eurokoa izan da (guztizkoaren % 19,6) eta % 7,2 areagotu dira urtetik urtera (behin-behinean likidatu dira, 2010-2014 bosturtekoaren luzapen gisa).
  • Zerga berezien zuzeneko kudeaketagatiko diru-sarrerak % 10,2koak izan dira, eta % 0,6 areagotu dira, 465.960,7 mila eurora iritsi arte.