6.2 Jarduera-adierazleak

Memoriaren atal honetan, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren lanaren ikuspegi bat izateko baliagarria den adierazleren bat erakutsi nahi da.

Horretarako, interesgarritzat jo da gure inguruko ogasunek erabiltzen dituzten parametroen antzekoak erabiltzea. Ez zaie garrantzi handiegirik eman behar, askotariko kontabilizazio-sistemek ezarritako mugek eta askotariko egoerek eragiten baitiete, baina egia da lortutako emaitzetara azkar gerturatzen laguntzen dutela.

Adierazle hauek aukeratu dira:

“Zerga-kontrolerako jardueraren” indizea

Zergak zuzenean kudeatzeagatik (zeharkako zergapetzeagatiko doikuntza fiskalak kontuan hartu gabe) Nafarroako Zerga Ogasunak bildutako zenbateko likidoa 2.449,20 milioi eurokoa izan zen 2016an.

Bestalde, 2016an, zergak kontrolatzeko jardueraren emaitzak 133,87 milioi eurokoak izan ziren.

Bi magnitudeen zatitura, zenbakitzailean zergak kontrolatzeko jardueretatik lortutako emaitzen zenbatekoa hartuta eta izendatzailean zergak zuzenean kudeattuz bildutako zenbateko likidoa hartuta (zeharkako zergapetzeagatiko doikuntza fiskalak kontuan hartu gabe), ehunekotan adierazita, % 5,47 da.

Indize honen arabera, 2016. urteko zergak kontrolatzeko jardueraren emaitzak zergak zuzenean kudeatuz bildutako zenbateko likidoaren % 5,47 dira.

2015. urteko indizeari dagokionez, % 16,99 igo da.

“Jardunaren” indizea

2016an, zergak kontrolatzeko jardueraren emaitzak 133,87 milioi eurokoak izan ziren.

Jardunaren indize bat kalkulatu da emaitzak/langileak ratioaren bitartez, eta horrek Nafarroako Zerga Ogasuneko langile bakoitzak zergak kontrolatzeko jardueraren emaitzei egiten dien ekarpena neurtzen du batez beste.

Zenbakitzailean sartzen dira zergak kontrolatzeko jardueraren emaitzak, eta izendatzailean sartzen da abenduaren 31n Nafarroako Zerga Ogasunean enplegatuta zeuden pertsonen kopuru osoa. Kontuan hartu behar da zergak kontrolatzeko jarduera ez dela posible erakunde autonomo osoak jarduten ez badu.

Eginkizunaren indize honen arabera, Zerga Ogasuneko langile bakoitzak 424.982,25 euro lortu ditu batez beste 2016an, zergak kontrolatzeko jardueran.

2015. urteko indizeari dagokionez, 47.841,20 euro egin du gora.

“Eraginkortasunaren” indizea

Zergak kontrolatzeko jardueraren eraginkortasuna neurtzeko, magnitude hauen zatidura kalkulatzen da:

  • Zenbakitzailean zergak kontrolatzeko jardueraren bitartez lortutako zenbatekoa hartzen da kontuan (133,87 milioi euro).
  • Izendatzailean, aitortutako betebeharrei dagokien aurrekontu kontsolidatuaren zenbatekoa hartzen da kontuan, Estatuari eginiko ekarpena kenduta (27,31 milioi euro).

Eraginkortasunaren indize honen arabera, 2016an Nafarroako Zerga Ogasunean gastatutako euro bakoitzeko 4,9 euro lortu dira zerga kontrolatzeko jardueran.

2015. urteko indizeari dagokionez, 0,22 euroko hobetu da.

“Zerga-bilketa likidoaren kostuaren” indizea

Kudeatutako baliabideen aplikazioaren eraginkortasuna neurtzeko, magnitude hauen arteko zatidura kalkulatu da:

  • Zenbakitzailean, aitortutako betebeharrei dagokien Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrekontu kontsolidatuaren arabera bere gain hartutako kostuen zenbatekoa hartzen da kontuan (Estatuari eginiko ekarpena kenduta) (27,31 milioi euro).
  • Izendatzailean, bildutako zenbateko likidoaren zenbatekoa hartzen da kontuan, hala kudeaketa zuzenaren nola zeharkako zergapetzeagatiko doikuntza fiskalen bitartez lortutakoa (3.249,73 milioi euro).

Zatidura horren arabera, 2016an, diru-sarreren kudeaketak eragindako kostuaren indizea 0,84 izan zen bildutako 100 euroko.

Horrek esan nahi du, behera egin duela pixka bat 2015. urteko indizearekin konparatuta; izan ere, 0,77 izan zen 100 euroko.

Indize horien 2015. eta 2016. urteko datuak hurrengo taulan jaso dira:

78. taula. Nafarroako Foru Ogasunaren jardueraren adierazleak