3.2.2.1 Zergen arloko telefono bidezko arreta

2016an zehar 154.893 dei jaso dira, 2015ean jasotakoak baino % 17,17 gutxiago. Behera egin duten dei gehienak teknikoak dira (% 23,18 murriztu dira); administrazio-arlokoek, berriz, % 14,24ko beherakada izan dute. Jasotako deien % 65,03 telefonoguneko administrazioko langileek artatu dituzte zuzenean (iaz % 67,30 izan ziren), eta gainerakoak beste unitate batzuetara bideratu behar izan dira.

24. grafikoa. Jasotako deien denbora-bilakaera

Hurrengo taulan ikus daiteke eguneko batez besteko datuetan egon den bilakaera.

25. grafikoa. Egunero artatutako telefono-deien denbora-bilakaera

Eguneko deien batez besteko kopurua 728 da. Eredu tradizionalari jarraikiz, dei gehienak apirilean jaso ziren (20.668; egunean 1.134), eta ondoren maiatzean eta ekainean. Bestetik, abuztuan eta irailean egunean 498 eta 471 dei egon ziren batez beste, hurrenez hurren.

Bideratutakoak

Gaur egun, oro har, telefonogunetik Ogasuneko kudeatzaileetara bakarrik bideratzen dira deiak zuzenean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko kontsultei erantzuteko. Gainerako zergei buruzko kontsultak hurrengo egunean erantzuten ditu gaiaren arabera dagokion unitateak.

26. taula. Telefonogunetik bideratutako deiak unitatearen arabera

Tracasa Instrumental SL enpresa publikoa arduratzen da, enkargu bidez, sartzen diren deiei hasierako arreta emateaz eta bideratzen diren deien trafikoa kudeatzeaz. Zeregin horretan ari diren langileek baimena dute transakzio jakin batzuk ikusteko, datu fiskal pertsonalak kontsultatze aldera (zergadunak PINa eman ostean). Horri esker, administrazioaren arloko kontsultei buruzko deietatik % 93,34 erantzutea lortu da. Portzentaje hori iazkoaren oso antzekoa da (% 93,19).

Telefono bidezko zerbitzua erabilgarri dago astelehenetik ostegunera 8:30etik 17:30etara, eta uztailean, abuztuan eta irailean eta urte osoko ostiraletan 8:30etik 15:00etara.

Horrez gain, zerbitzu handiagoa ematen da informazio-ereduen kanpainaren aldian, sozietateentzako epean eta hiru hilez behingo aitorpenak aurkezteko epeen azken 5 egunetan.

Ondorengo taulan jasota dago urtean zehar egiten den aurrezko aurreko eta telefono bidezko jardueraren banaketa. Aurrez aurreko arreta horren modalitate desberdinak eskatu dituzten pertsona guztiak zenbatu dira, alegia, administrazioaren arloko kontsultak egin dituztenak (tiketarekin edo arreta azkarreko mostradorean) eta zergen arloko kontsulta teknikoak egin dituztenak.

27. grafikoa. Aurrez aurreko eta telefono bidezko arretaren banaketa hilabeteka

Grafiko hori aurreko urteetakoen berdina da ia, baina ekitaldi honetako aldi batzuetan, hala nola Errentaren Kanpainan, aurrez aurreko arretak gainditu egiten du telefono bidez arreta, duela bi urtera arte ez bezala (telefono bidezko arreta handiagoa zen).