4.1 PFEZaren estatistikak

Nafarroako Zerga Ogasunaren web atariko “Estatistikak” atalean, Nafarroako Estatistika Planetan jasotako eragiketei dagozkien PFEZaren Txosten Soziometrikoen serieak kontsulta daitezke 2009. zergaldiaz geroztik.

Argitaratutako estatistiketan, aitorpen kopuru aldetik esanguratsuenak diren eta aitortutako informazioa modu bereiziagoan ematen duten zergen magnitude nagusiak jasotzen dira.

Informazio-iturria:

Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrean zergaldi bakoitzerako aurkeztutako PFEZaren aitorpenak.

Estatistikek zergaldi bakoitzerako aurkeztutako aitorpen guztiei dagozkien datu agregatuak eskaintzen dituzte, datuak erabiltzen diren unean aitorpenek duten egoerari erreparatuta.

Hainbat zergalditako informazioa modu homogeneoan konparatzeko, datuak modu estatistikoan erabiltzen dira, oro har (n+2) urteko martxoan, (n) estatistikak erreferentzia egiten dion zergaldia izanik, eta (n + 1) (n) zergaldiko aitorpena aurkeztu den urtea.

Maiztasuna

PFEZaren estatistikak urtero argitaratzen dira. Nafarroako Zerga Ogasunaren webgunean 2009 zergalditik 2015 zergaldira arteko PFEZaren estatistikak daude argitaratuta, generoaren aldagaiari dagozkionak izan ezik; horiek 2014ko zergaldian hasi ziren argitaratzen.

Hemen kontsulta daitezke 2013, 2014 eta 2015 zergaldietarako argitaratutako taulak.

http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/ESTADISTICAS+IRPF.htm

  • Aitortzaile kopurua.
  • Aitorpenak. Positiboak eta negatiboak. Zerga-zorraren zenbatekoa. Aurkezteko modua. Zergak ordaintzeko modua.
  • Aitorpen kontsolidatua.
  • Oinarriaren murriztapenen xehetasunak.
  • Kuotaren murriztapenen xehetasunak.
  • Errentaren jatorri funtzionala. Osagai nagusia. Batez besteko errendimendua.
  • Likidazio-oinarriaren atalak. Aitorpen kopurua. Oinarri likidagarriaren eta kuota “likidoa”-ren zenbatekoak.
  • Zerga-esleipena. Aitortzaile kopurua eta kuota osoa.
  • PFEZaren datuak generoaren arabera: Aitorpen kontsolidatua. Murrizketak zerga-oinarrian. Likidazio-oinarriaren atalak.