3.5.3 BEZaren itzulketak

Itzultzeko eskaerarekin egiten diren Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpenak aztertzea, berrikustea eta egiaztatzea Nafarroako Zerga Ogasunaren eginkizun oso garrantzitsua da, eta Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak gauzatzen du.

Eskaeren zerga-kudeaketan, bereizi egin behar dira hileroko itzulketa-sistemaren mende dauden enpresak (Hileroko Itzulketa Erregistroan izena emanda dauden eta hilero aitortzen duten enpresak) eta itzulketa urtero egiten duten zergadunak (hiruhileko aitorpen-aldia duten zergadunak).

Itzulketa hauei buruzko datuak jarraian adierazten den taulan jaso dira:

60. taula. Izapidetutako BEZaren itzulketak. Egindako eskaerak eta eskatutako eta itzulitako zenbatekoak