3.5.5 Ondare-zergak

Atal honetan, zerga hauen kudeaketarekin eta bilketarekin lotutako jarduketak biltzen dira: Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zerga.

Arlo honetako jarduera batzuk Memoria honetako puntu honetan daude jasota: “3.4.3 Kudeaketa Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jarduketak”.

Hala, puntu horretan sartzen ez diren gainerako jardueren artean, nabarmentzekoa da Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren kudeatutako aitorpen kopurua.

Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Kudeaketan “likidazioa”-ren ordez “autolikidazioa” aurkezteak izan duten bilakaera handia dela eta, 2009. urtetik 2016. urtera bitarteko kudeaketa aurkezten da, bi modalitateak bereizita.

Bestalde, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari dagokionez, nabarmentzekoa da 2005. urtetik 2016. urtera aurkeztutako aitorpen kopuruak behera egin duela, egoera ekonomikoaren ondorioz.

Jarduera honen datuak jarraian adierazten diren tauletan ikus daitezke:

67. taula. Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren likidazioen kopuruaren bilakaera. Likidazio/autolikidazioen arabera

68. grafikoa. Aurkeztutako Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren aitorpen kopuruaren bilakaera