5.2.2 Informazioa lagatzea

Nafarroako Zerga Ogasunak bildutako zerga-datuen araubide juridikoak aukera ematen du datu horiek lagatzeko, betiere titularrak horretarako baimena ematen badu, eta Zergei buruzko Foru Lege Orokorraren 105. artikuluan aurreikusitako kasuetan.

Zerga-datuak lagatzea justifikatuta dago, baldin eta beste administrazio publiko batzuei beren eginkizunak modu eraginkorragoan eta herritarrentzat modu erosoagoan egitea errazten badie, herritarrak ez baitaude behartuta datu berak hainbat erakunderi ematera.

2016. urtean 639 informazio-eskaera laga zaizkie jarraian zerrendatzen diren entitateei. 2015. urtean, 400 eskaera jaso ziren, hau da, % 59,75 egin dute gora.

  • Epaitegiak eta auzitegiak.
  • Beste foru-ogasun batzuk eta Zerga Administrazioko Estatu Agentzia.
  • Gizarte Segurantzaren organismoak (Diruzaintza Nagusia, Laneko Ikuskatzailetza eta Agentzia Exekutiboak).
  • Udalak eta Lurralde Administrazioko eta Administrazio Instituzionaleko beste erakunde batzuk, zerga-administrazio gisa edo laguntza publikoak kudeatzeko administrazio gisa jarduten dutenean.
  • Nafarroako Gobernuko hainbat sail, interesdunak datuak lagatzeko baimena eman badu, zergen arloko informazioa emateari buruzko 136/2005 Foru Arauaren 7.4 artikuluarekin bat etorriz.
  • Geser Local, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko entitate batzuen bilketa exekutiboa egiteaz arduratzen den entitatea.
  • Nafarroako Administrazio Auzitegia: Iruñeko Udalak aparkatzeko txartela ukatu dien errekurtsogileen egoitza fiskalari buruzko informazioa.
  • Kontuen Auzitegia, alderdi eta talde politikoetako kontabilitatea ikuskatzeko, entitate horiek abenduaren 31n Nafarroako Zerga Ogasunarekin dituzten zorrei buruz.
  • Fundación Navarra para la Tutela de las Personas Adultas (FNTPA): Nafarroako Gobernuak sortutako ekimen publikoko entitatea. Bere tutoretzapean dituen pertsonen ondasunei eta eskubideei buruzko informazioa eta haien PINa eskatzen du aldizka.
  • Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea, Nafarroako Gobernuko Justiziako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, eskubide horren aitorpena eskatzen dutenek aurkeztutako PFEZaren aitorpenari dagokionez.

Halaber, 2016. urtean, datuak lagatzeko 38 eskaera berri jaso dira Nafarroako Zerga Ogasuneko sistemen bitartez. Datuetarako sarbidea eman baino lehen, eskaera bakoitza aztertu egiten da zuzenbidearekin bat datorrela egiaztatzeko.

Erakunde baimenduek 2016an 334.222 zergaduni buruzko kontsultak egin dituzte. Administrazio hauek nabarmentzen kontsulta kopuruari dagokionez.

  • Gizarte Eskubideen Saila: 69.835 zergadun, hau da kanpoko kontsulta guztien % 20,3.
  • Zerga Administrazioko Estatu Agentzia: 35.645 zergadun, hau da kanpoko kontsulta guztien % 10,7.
  • Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoa: 7.391 zergadun, hau da kanpoko kontsulta guztien % 2,2.
  • Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusia: 6.513 zergadun, hau da kanpoko kontsulta guztien % 1,9.
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala: 1.932 zergadun, hau da kanpoko kontsulta guztien % 0,6.