5.4 Zergadunentzako zerbitzuetako entitate laguntzaileak

Zergei buruzko Foru Legearen (abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legea) 90. artikuluak arautzen du, zergak kudeatzeko gizarte-lankidetza gauzatzeko, zerga-administrazioak akordioak sinatuko dituela gizarte, lan, enpresa edo lanbideetako sektore edo interesen ordezkari diren entitate, instituzio eta erakundeekin.

Horri dagokionez, 130/2009 Foru Aginduak kanpoko lankidetza-hitzarmena onartzen du, hirugarren pertsonen izenean aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga-arloko beste dokumentu batzuk telematikoki aurkezteko eta zerga-zorren ordainketa telematikoki izapidetzeko. 2016ko abenduaren 31n, 2.794 entitatek sinatu zuten lankidetza-hitzarmena Nafarroako Ogasunarekin.

Bestalde, 19 entitate laguntzailek parte hartu zuten 2015eko PFEZaren (2016. urtea) Kanpainan, eta 1.237 langilek hartu zuten parte.

76. taula. Erakunde laguntzaileen zerrenda eta horietako bakoitzeko langile kopurua. 2015eko PFEZaren kanpaina

Memoria honen 3.5.6 puntuan (“Dirua borondatezko epean biltzeko jarduketak”) adierazi den moduan, finantza-entitateek diru-bilketaren kudeaketan emandako laguntzari buruzko datuetan ikusi da hala 2015. urtean nola 2016. urtean behera egin duela finantza-entitate laguntzaileen kopuruak, banku-kontzentrazioko prozesuen ondorioz.

Jarraian adierazten den taulan aurkezten dira diru-bilketaren kudeaketan lagundu duten entitateen datuak:

77. taula. Diru-bilketa kudeatzen laguntzen duten erakunde laguntzaileak. Erakunde kopurua. Ordainketen kopurua eta aplikatutako zenbatekoak