3.2.2.2 Laguntza informatikorako telefono bidezko arreta

Nafarroako Zerga Ogasunak zergadunen esku jartzen du laguntza informatikorako telefono bidezko zerbitzu bat, aitorpenak aurkezteko sistemekin laguntzeko. Lan hori Tracasa Instrumental SL erakunde instrumentalaren bidez ematen da, oro har ordutegi honetan:

  • Astelehenetik ostiralera 8:30etik 17:30era, salbu eta uztailaren 1etik irailaren 30era, urtarrilaren 2an eta 5ean eta abenduaren 24an eta 31n; egun horietan ordutegia 8:00etatik 15:00etara izango da.
  • Ordutegiaren luzapena:
    • 17:30etik 20:00etara: hiru hilez behingo aitorpenak eta Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko borondatezko lau epeetako bakoitzaren azken egunaren aurreko hiru lanegunetan.
    • 17:30etik 24:00etara: aurreko paragrafoan aipatutako epe bakoitzaren azken egunean.

2016an 44.314 dei jaso dira (2015ean ere antzera jaso ziren: 44.404); horietatik 41.948 artatu dira (iaz 42.171).

Guztira 36.766 intzidentzia izapidetu dira aurten, eta 2015ean 38.021; hortaz, intzidentzia bati erantzuteko 1,14 dei behar izan dira (iaz 1,11).