5.2.1 Elkarlana beste zerga-administrazio batzuekin

Nafarroako Zerga Ogasunak elkarlan handia egiten du Estatuko, autonomia-erkidegoko eta tokian tokiko zerga-administrazioekin, bereziki Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako ogasunekin.

Lankidetza horrek bi helburu ditu: batetik, zergadunei beren zerga-betebeharrak bete ditzaten laguntzea, eta, bestetik, zerga-kontrola hobetzea eta iruzur fiskala murriztea.

Hori dela eta, Nafarroako Zerga Ogasunaren eta beste zerga-administrazio batzuen arteko elkarlanak askotariko jarduera-esparruak hartzen ditu, besteak beste, araudia garatzea, zerga-informazioa ematea eta zerga-kudeaketaren, -ikuskaritzaren eta -bilketaren arloko jarduerak elkarrekin planifikatzea.

Nabarmendu beharra dago 2016. urtean 229 informazio-diligentzia eta -eskaera izapidetu zituela Ikuskaritza Zerbitzuak beste zerga-administrazio batzuekin batera. Jarraian adierazten den taulan, hainbat zerga-administrazioren arteko komunikazioen kopurua aurkezten da.

72. taula. Beste zerga-administrazio batzuekiko lankidetza-eginbideak eta informazio-errekerimenduak

Gainera, 2016. urtean areagotu egin da Europar Batasuneko beste herrialde eta eskualde batzuekin eginiko elkarlanak:

  • Aldizka ECOFINera bertaratzen da.
  • Etengabe dago harremanetan Jokabide Kodearen Taldeak ematen dituen zuzentarauekin.
  • Hércules III eta antzeko programetan parte hartzen du.