1.5 Aurrekontua eta langileak

Aurrekontua

2016an, Nafarroako Zerga Ogasunak 27.314 mila euroko aurrekontu kontsolidatua izan zuen, 2015 ekitaldian baino % 11,61 handiagoa. Gorakada hori egon zen, nagusiki, 2016 ekitaldian itzuli egin zirelako Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia gauzatzearen ondorioz aitortutako interesak. Epai horrek zehaztu zuen hautsi egin zela Hidrokarburo Batzuen Txikizkako Salmentaren gaineko Zergari (“zentimo sanitarioa” izenez ezaguna) buruzko Erkidegoko araudia.

Jarraian zerrendatutako eranskineko tauletan ikus daiteke aitortutako betebeharren banaketa, kapituluen arabera:

3. taula. Gastuaren banaketa, kapituluka

 

Langileak

Nafarroako Zerga Ogasunak, bere xedea betetzeko, 315 langile zituen 2016ko abenduaren 31n. Hortaz, langileen kopuruak % 3,62 egin du gora 2015etik. Horren arrazoi nagusia da bete egin direla erretiroagatik edo lanerako ezintasunagatik hutsik geratutako lanpostuak, prestakuntza jasoko duten langileak kontratatuz edo kontratazio-zerrenden bidez. Benetan, ordea, ez da langileen gorakadarik egon.

Genero-ikuspegitik, 2016an 214 emakume (langile guztien % 67,94) eta 101 gizon zeuden (langile guztien % 32,06). Langileen batez besteko adina 47,68 urte zen (47,38 urte emakumeek eta 48,31 urte gizonek).

Aipatu behar da langileen artean ez direla zenbatu Errentaren Kanpainarako lan-harreman mugagabearekin hartu ziren erdi-mailako 14 tituludunak. Pertsona horiei, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lan-arloko salen epai banaren bidez, eskubidea eman zitzaien beren kontratuak 8 hilabetez luzatzeko (3 hilabetez beharrean, ordura arte aitortuta zuten moduan); horregatik egon ziren kontratatuta 2016ko abenduaren 31ra arte. Langile horiek ez dira zenbatu egoera hori ez zelako 2015ean gertatu eta ez delako gertatuko 2016tik aurrerako ekitaldietan (8 hilabeteko kontratazio hori abenduaren 31 baino lehen amaitzea aurreikusten da); horrenbestez, egokitzat jo da langile horiek datu hauetan ez sartzea, konparaziozko azterketak zentzu gehiago izan dezan.

Jarraian zerrendatutako eranskineko tauletan jasota daude Nafarroako Zerga Ogasuneko langileen zifra erlatibo nagusiak:

4. taula. Nafarroako Zerga Ogasuneko langileen banaketa, generoaren arabera. Kopurua eta portzentajea

5. grafikoa. Nafarroako Foru Ogasuneko langileen batez besteko adina

6. grafikoa. Nafarroako Foru Ogasuneko langileen banaketa, zerbitzuka

7. taula. NZOko langileen banaketa, talde eta mailaka

8. grafikoa. Nafarroako Zerga Ogasueneko langileen egoera. Behin-behinekotasuna