3.5.1.2 PFEZaren eta Ondarearen zergadunari laguntzeko beste jarduera batzuk.

PFEZaren kanpaina alde batera utzita, hauek dira PFEZaren zergadunari laguntzeko jarduketa nagusiak:

  • Erregistro lagungarria: herritarrek aurkezten dituzten eskaerak eta egiten dituzten izapideak jasotzen eta izapidetzen dira. 2016an, 2.317 eskaera aurkeztu ziren.
  • Kobrantzak eta ordainketak kontsultatzeko izapide txikiekin lotutako aurrez aurreko laguntza.
  • Kontsulta teknikoetarako “aurrez aurreko” laguntza. Jarduera honek garrantzi nabarmena du, alderdi kuantitatibo zein kualitatiboagatik.
  • Urte osoan PFEZaren aitorpenak egitea.
  • Ordainketa zatikatuen proposamenak egitea.

Jarduketa hauei buruzko zenbateko garrantzitsuenak jarraian adierazten den taulan jaso dira.

59. taula. PFEZaren eta Ondarearen gaineko Zergako laguntza-jarduketen emaitza, kanpainatik kanpo. Jarduketen kopurua