3.5.1.1 PFEZaren eta Ondarearen kanpaina

Kanpaina aldi oso zehatzetan gauzatzen da:

  • Aurrekanpaina: aldi honetan egiten dira kanpaina prestatzeko jarduera guztiak. Zergadunarekin egiten diren jardueren isla zuzenena PFEZaren autolikidazio-proposamenak dira; 2016. urteko kanpainan (2015eko zergaldia) 179.060 proposamen egin ziren, % 92,28ko onartze-maila izan zuten, eta aurkeztutako aitorpen guztien % 56,48 izan ziren.

    49. grafikoa. Bidalitako PFEZaren autolikidazio-proposamenen kopuruaren denbora-bilakaera

    50. grafikoa. Onartutako eta baliogabetutako PFEZaren autolikidazio-proposamenen kopuruaren denbora-bilakaera

    Aurrekanpainan nabarmendu beharreko beste jarduera bat da Nafarroako Zerga Ogasuneko langileei, entitate laguntzaileei eta, bereziki, Ogasuneko langile izango balira bezala aitorpenak egiten dituzten finantza-entitateetako pertsonei ematen zaien prestakuntza.

    Kanpaina hasi aurreko ikastaro horietan, mila pertsona inguruk hartzen dute parte. 2016. urtean, 18 entitate laguntzailetako 1.237 langilek hartu zuten parte aitorpenak egiten. Zehatzago ikus daiteke 5.4 atalean (Zergadunarentzako zerbitzuetako entitate laguntzaileak).

  • Kanpaina: aldi honetan, funtsean, PFEZaren eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak aurkezten laguntzen zaio zergadunari. Bulegoen eta web-aplikazioen logistika alde batera utzita, epe honetako jardueraren ezaugarri nagusia da zergadunak egiten dituen kontsultei eta izapideei berehalako erantzuna ematen zaiela.

           Jarduketa hauei buruzko zenbateko garrantzitsuenak jarraian adierazten diren tauletan jaso dira:

            51. grafikoa. Aurkeztutako PFEZren aitorpenen kopuruaren bilakaera. Aurkezteko moduen arabera

            52. taula. PFEZaren kanpainarako bulegoetako aurretiko hitzorduen kopurua. Hitzordua hartzeko moduaren arabera

            53. taula. Interneteko bulego birtuala. Zerbitzu erabilienetara sartu ziren pertsonen kopurua

            54. grafikoa. Interneteko bulego birtuala. Aplikazioetarako sarreren denbora-bilakaera

  • Kanpainaren ondoko epea: aldi honetan zergadunek zerga-betebeharrak bete dituztela kontrolatzen eta egiaztatzen da.

            Kanpaina amaitu zenean, denera, PFEZaren 317.077 aitorpen eta Ondarearen gaineko Zergaren 4.263 aitorpen zenbatu ziren, eta denera honako saldo hau ekarri zuten, hurrenez hurren: 69,72 milioi euro eta 31,77 milioi euro.

             Zentzu honetan, 2015eko kanpainarekin alderatuta, 2016ko kanpainaren bereizgarri gisa nabarmendu behar da 2015eko zergaldiari aplikatzekoak zaizkion araudi-aldaketen garrantzia.

              55. taula. PFEZaren kanpaina zifretan. Saldoa. Aitorpenen kopurua eta zenbateko positibo eta negatiboa

              56. grafikoa. PFEZaren aitorpen positibo eta negatiboen kopuruaren denbora-bilakaera

              57. grafikoa. Saldo ekonomikoaren denbora-bilakaera. PFEZren zenbateko positiboa eta negatiboa

              58. taula. Ondarearen gaineko Zergaren kanpaina zifretan. Aitorpenen kopurua eta saldo ekonomikoa