2.4.6 Zerga berezien bidezko diru-sarreren bilakaera

Zerga bereziak, oro har, 424.154,6 mila eurora iritsi dira: zerga berezien kudeaketa zuzenaren bidezko diru-bilketa 459.141,2 eurora igo da eta Estatuarekiko doikuntza fiskalengatik Nafarroak 34.986,5 mila euro ordaindu behar izan ditu (behin-behinean likidatu dira, 2010-2014 bosturtekoaren luzapen gisa).

2015. urteari dagokionez, diru-bilketa likido osoak % 7,9 egin du gora, baina gorakada oso desberdina izan da zergen arabera:

  • Alkoholaren, garagardoaren, tarteko produktuen, elektrizitatearen eta tabakoaren gaineko zerga bereziek tasa negatiboak izan dituzte aurreko urtearekin alderatuta, eta guztira 9.264,2 mila euro gutxiago bildu dira.
  • Garraiobideen gaineko zerga berezia % 14,1 igo da, baina garrantzi erlatibo txikiagoa duenez, diru-bilketak ez du ia batere egin gora (627,8 mila euro).
  • Urtetik urterako alderik handiena, % 20,8ko hazkundearekin, hidrokarburoen gaineko zergan egon da, hainbat arrazoi direla medio: 2015eko abuztuan ezohiko moduan ordaindu zen 2013. urteari zegokion doikuntzaren behin betiko likidazioa; eragin hori kenduta, hazkunde homogeneoa % 11,1ekoa da. Bestetik, tarifa autonomikoa aplikatzea onetsi zen 2016ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondoreekin; horrek 13.205,0 mila euro biltzea ahalbidetu du eta horrek azaltzen du % 6,4ko gorakada egotea datu homogeneoak oinarri hartuta.