3.6.3 Nafarroako Hezkuntza Fiskalaren Planarekin lotutako jarduketak

Webgunea

Hezkuntza eta dibulgazioko edukiak izango dituen arlo fiskaleko webgune espezifiko bat sortzen ari dira ikasleentzat eta irakasleentzat eta, oro har, herritar guztientzat.

Horretarako, Nafarroako Zerga Ogasuneko Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikoko Zerbitzua harremanetan dago Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailarekin eta Nafarroako Gobernuko webgunearen arduradunarekin.

Hezkuntzako edukiak dituen dokumentu bat egin da Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren webgunearen estiloari jarraikiz baina Nafarroako Zerga Sistemaren berezitasunetara eta Hitzarmen Ekonomikora egokituta.

 

Hezkuntza-planak

Hezkuntza-planetan aurrekontu- eta zerga-administrazioarekin lotutako gaiak sartzeari dagokionez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailarekin lanean ari dira, aztertzeko ea posible den hezkuntza-planetan erantzukizun fiskalarekin lotutako eta iruzur fiskalaren aurkako gaiak sartzea.

Gai honen inguruko hezkuntza-planak ikasleen adin bakoitzera egokituta egongo dira eta DBHtik Batxilergora bitartekoak izango dira, Lanbide Heziketa barne.

Programa horiek erantzukizun fiskalaren aldeko eta jokabide iruzurgileen aurkako ideiak, balioak eta jarrerak transmitituko dituzte.

Lehen neurri gisa, Nafarroako ikastetxe guztietara bidaltzeko gutun bat egin da, egitasmo hau azaltzeko eta Ekonomiako eta Lan Prestakuntza eta Orientazioko irakasleak hor parte hartzera animatzeko.