3.3.2 Aitorpenak telematikoki aurkeztea

2016an 399.918 aitorpen aurkeztu dira telematikoki; horrek esan nahi du aurreko urtearekin konparatuta % 3,71 egin duela gora.

Taula honetan eta ondorengo grafikoan, kanal honen bidez gehien aurkeztu diren aitorpen moten konparazio-datuak jaso dira.

35. grafikoa. Aitorpenen aurkezpen telematikoaren bilakaera

Azkenik, taula honetan, zerga-kontzeptu bakoitzeko aitorpen telematikoen 2016ko ehunekoak jaso dira (PFEZaren aitorpenak kontuan hartu gabe). Ez dira kontuan hartu nahitaez bide honen bitartez aurkeztu behar diren kontzeptuak (hilabeteko BEZa, erkidegoko eragiketen laburpenak eta Sozietateen gaineko Zerga), eta euren mailak %75eko kota gainditu duten horiek nabarmendu dira.

36. taula. Aitorpen telemoatikoen portzentajea, ereduen eta aurreko urtearekiko gorakadaren arabera

Nabarmendu beharrekoa da eredu guztiek gora egin dutela aurreko ekitaldiarekin konparatuta, honako honek izan ezik: Etxebizitzen sustatzaileek eskuratze-prezioaren kontura jasotako zenbatekoak (H70 eredua). Azpimarratzekoak dira bereziki honako eredu hauek izan duten gorakada: Donazioen urteko aitorpena (182 eredua), zeina % 29,09tik % 35,31ra igo baiten, eta Aldizkako BEZa (F69 eredua), zeina % 80,71tik % 83,46ra igo baiten. Gainerako ereduen gorakadak ez dira oso handiak izan, aurreko taulan ikus daitekeen moduan.