2.4.4 Sozietateen gaineko Zergaren bidezko diru-sarreren bilakaera

Sozietateen gaineko Zergaren bidezko diru-bilketa orokorraren bilakaera ia laua izan da, -% 0,54ko beherakadarekin.

  • Kapitalaren errentaren gaineko atxikipenek tasen beherakadaren eragina izan dute eta horri gehitu behar zaio, kapital higigarriaren eta ondare-irabazien kasuan, errenta horiek behera egin dutela. Hala, kapitalaren errentaren gaineko atxikipenak % 13,5 murriztu dira.
  • Sozietateen gaineko Zergaren osagai nagusia zerga horren konturako ordainketak dira; hain zuzen, zergaren guztizko diru-bilketaren % 62 hartzen dute. 2016an % 11,5eko gorakada izan dute, nagusiki Estatuak irailaren 30eko 2/2016 Errege Lege Dekretuaren bidez onetsitako aldaketengatik; izan ere, aldaketa horiek Estatuko araudiaren menpe dauden enpresek urrian eta abenduan eginiko ordainketei eragiten diete.
  • Sozietateen gaineko Zergaren kuota diferentziala % 17,1 murriztu da kopuru likidoetan. Horren arrazoia izan da 2015eko Sozietateen gaineko Zergen bidezko diru-bilketa osoa % 4,2 murriztea (2014. urtearen amaieran onetsitako erreforma fiskalaren ondorioz) eta kuota negatiboen bidezko itzulketak (2014ko Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenari dagozkionak) % 5,0 areagotzea aurreko urtetik.