2.3 Itzulketak

Nafarroako Zerga Ogasunak 2016an guztira itzulitako zenbatekoa 1.313.809,0 mila eurokoa izan da; alegia, 2015ean baino % 9,5 handiagoa.

Taula honetan ikus daitezke zerga-figuren araberako itzulketak:

13. taula. Itzulketen zerga-bilketa. Zerga-figuren araberako xehetasuna

  • BEZaren zuzeneko kudeaketagatiko itzulketak guztizkoaren % 68,7koak izan dira (902.771,0 mila euro) eta % 12,0ko gorakada izan dute. Gorakada horren arrazoietako bat da 2016an 13 hileko kuota itzuli direla, eta 2015ean 12. Datu homogeneoak hartuta, gorakada % 8,3koa izan da.
  • PFEZaren kuota diferentzialaren itzulketa gehienak 2015eko Errentaren Kanpainari dagozkio, eta horien zenbatekoa 207.837,7 mila eurokoa izan da (guztizkoaren % 15,8 eta % 0,4ko gorakada).
  • Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, kuota negatiboak kuota diferentzialari dagozkio nagusiki eta 6 hilabeteko epean kobratzen dira, aitorpena egiten denetik zenbatzen hasita. Horrenbestez, 2014ko Sozietateen gaineko Zergari dagozkio nagusiki. Horien zenbatekoa 81.149,0 mila eurokoa da (guztizkoaren % 6,2) eta % 5,0ko gorakada izan du urtetik urtera.
  • Zeharkako zergengatiko doikuntza fiskalen likidazioagatik Estatuari egindako ordainketak 92.372,3 mila eurokoak dira eta % 4,0 areagotu dira aurreko urtetik. 2015ean, 2013ko Hidrokarburoen gaineko Zergarengatiko doikuntzaren behin betiko likidazioarengatiko ordainketa egin zen; hortaz, datu homogeneoak hartuta, doikuntza fiskalengatiko ordainketak % 27,9 areagotu dira (behin-behinean likidatu dira, 2010-2014 bosturtekoaren luzapen gisa).