2.4.3 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren bidezko diru-sarreren bilakaera

PFEZaren bidezko diru-sarrerak 1.178.888,0 mila eurokoak izan dira, aurreko urtean baino % 4,1 gehiago.

  • Dena den, hazkuntza horrek 2014an onetsitako zergaren erreformaren eragin negatiboa izan du (diru-bilketa 44.428,7 mila euro murriztea ekarri du); hortaz, kuota diferentziala % 1,4 besterik ez da hazi datu likidoei dagokienez.
  • Kapitalaren errenten gaineko atxikipenek ere tasen murrizketaren eragina izan dute, eta horri gehitu behar zaio kapital higigarriaren errenten sorkuntzaren eta ondare-irabazien bilakaera bera. Hori horrela, denera atzerapen handia egon da, % 13,7koa; alegia, 13.536,0 mila euro gutxiago bildu dira.
  • Bestetik, laneko atxikipenetatik eta enpresa- eta lan-jardueren ordainketa zatikatuetatik lortutako diru-sarrerak % 5,3 eta % 8,2 hazi dira, hurrenez hurren, honako arrazoi hauengatik: atxikipenari lotutako errentak hobetzea eta 2016ko urtarrilaren 1ean onetsitako atxikipenen taula areagotzea. Horrek guztiak diru-bilketa 59.148,1 mila euro areagotzea ekarri du.