1.1 Xedea
Nafarroako Zerga Ogasuna berezko nortasun juridikoko erakunde autonomoa da, irailaren 13ko 352/1999 Foru Dekretuak sortua eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari atxikia.
Abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuak onetsitako eta 2016ko urtarrilaren 24ko 9/2016 Foru Dekretuak aldarazitako Estatutuek arautzen dute haren antolamendua eta funtzionamendua. Bestetik, duela gutxi beste zenbait aldaketa egin ziren Estatutuetan, urtarrilaren 18ko 6/2017 Foru Dekretuaren bidez, baina horren ondoreak 2016ko Nafarroako Zerga Ogasunaren Memoriarako interesatzen zaigun aldia baino beranduago aplikatu dira.
Nafarroako Zerga Ogasuna da Nafarroako zerga-sistema aplikatzeaz arduratzen den erakundea, Nafarroako Foru Erkidegoko administrazioaren izenean eta haren kontura.
Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrak (abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legea) garatzen ditu Nafarroako Foru Erkidegoko zerga-sistemaren araubide juridikoa osatzen duten oinarrizko printzipio eta arauak.