2.1 Zerga-bilketa. Osagaiak

2016an, Nafarroako Zerga Ogasunaren zerga-bilketan (I. kapitulutik III.era) bildutako zenbateko likidoa 3.249.731,9 mila eurokoa izan da guztira.

2016. urteko zerga-bilketa osagaien arabera aztertuta, hau ikus daiteke:

  • Guztira 4.563.540,84 mila euro bildu dira; alegia, 2015ean baino % 3,7 gehiago.
  • Guztira 1.313.808,98 mila euro itzuli dira; alegia, 2015ean baino % 9,5 gehiago.
  • Diru-bilketa likidoa, hots, diru-bilketa osoaren eta itzulketen arteko aldea, 3.249.731,86 mila eurokoa izan da eta % 1,6ko gorakada izan du urtetik urterako tasan.

Ondorengo tauletan zehaztuta daude zenbateko horiek eta osagaiek azken urteotan izan duten bilakaera.

10. taula. Zerga-bilketa. Osagaiak

11. grafikoa. Zerga-bilketaren denbora-bilakaera