3.2.1.1 Administrazioaren arloko arreta Iruñeko bulegoan

2016an Zergadunari Laguntza Emateko Ataleko langileek emandako arretak 124.005 izan dira, eta oso gutxitan bideratu dira Nafarroako Zerga Ogasuneko beste unitate batzuetara.

Aurten eskatu diren arreten kopurua iazkoaren oso antzekoa izan da; % 1,32ko beherakada baino ez da egon.

Izapidetutako gai guztietatik hauek dira nabarmentzekoak:

  • Ziurtagiriak egitea / ez-betetzeak / errekerimenduak ................................................................. 36,08%
  • Oinordetzei, ondare-eskualdaketei eta egintza juridiko dokumentatuei buruzko informazioa eta
  • horien autolikidazioen bilketa ....................................................................................................... 24,13%
  • Diru-bilketarekin lotutako kudeaketak (atzerapenak, premiamendu-probidentziak, etab.) ........ 9,68%
  • PFEZari buruzko kontsulta orokorrak (proposamenak, PINak, itzulketak, etab.)  ....................... 8,00%
  • Datu-baseetako altak, bajak, aldaketak .......................................................................................... 5,24%

20. grafikoa. Administrazio-arretaren moten grafikoa

Arreta horiek guztira 70.153 pertsonak eskatu dituzte; alegia, aurreko ekitaldian baino % 1,86 zergadun gutxiagok.

Egunero, 285 pertsonari eman zaie arreta, batez beste; zifra hori altuagoa, 350 pertsonatik gorakoa, izan da apirilean, maiatzean eta ekainean, Errentaren Kanpaina zela eta.

Zifra horretan ez dira sartu tiketa hartu ez duten eta “arreta azkarreko mostradorean” artatuak izan diren zergadunak; mostradore hori jartzen da informazio orokorra emateko, inprimakiak saltzeko, instantziak jasotzeko eta berehalako egiaztapenik behar ez duten autolikidazioak zigilatzeko. Egindako neurketen arabera, arreta horiek 71.200 izan dira, egunean batez besteko 289 pertsona; hau da, aurreko urtean baino % 10,80 gutxiago.

Administrazioaren arloko arreta orokorrean tiketa hartu zuten pertsona gehien egon ziren asteak izan ziren apirilaren 18tik 22ra bitartekoak (Errentaren Kanpainaren lehenengo egunak) eta ekaineko bigarren astea. Egun horietan batez besteko 382 pertsona artatu ziren lehenengo aldian eta 378 bigarrenean. Uztailaren 11tik 15era bitarteko astea (egunean 119 pertsona) eta abuztuaren 15etik 29ra bitartekoa (200 pertsona baino gehixeago egunean) izan ziren arreta gutxienekoak.

21. grafikoa. Aurrez aurreko administrazio-arreta. Artatutako pertsonen denbora-bilakaera

Itxarote- eta arreta-denborak

Zergadunen % 63,89k 15 minutu baino gutxiago itxaron behar izan dituzte artatuak izateko.

Urtean zehar, itxaron beharreko batez besteko denbora 13 minutu eta 24 segundo izan ziren, iazkoa baino luzeagoa (12 minutu eta 37 segundo).

Itxarote-denbora luzeenak 11:30etik 13:00etara bitartean erregistratu ziren.

Zergadun bakoitzarekin erabilitako denbora ez da 10 minutu baino gehiagokoa izan kasuen % 70,44tan. Denbora horren batezbestekoa 9 minutu eta 3 segundo izan da, aurreko urteetakoaren oso antzekoa.