4.4 BEZaren estatistikak

Nafarroako Zerga Ogasunaren web atariko “Estatistikak” atalean, Nafarroako Estatistika Planetan jasotako eragiketei dagozkien Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Txosten Soziometrikoen serieak kontsulta daitezke.

Argitaratutako estatistiketan, aitorpen kopuru aldetik esanguratsuenak diren eta aitortutako informazioa modu bereiziagoan ematen duten zergen magnitude nagusiak jasotzen dira.

Informazio-iturria:

Subjektu pasiboek zergaldi bakoitzerako Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrean aurkezten dituzten BEZaren aitorpenak, zergak hala Nafarroari bakarrik nola Nafarroa eta beste lurralde baten/batzuen artean ordaintzeko (zifra erlatiboaren arabera, lurralde bakoitzean eginiko eragiketen proportzioan).

Estatistikak zergaldi bakoitzerako aurkeztutako aitorpen guztiei dagozkien datu agregatuak eskaintzen dituzte, datuak erabiltzen diren unean aitorpenen erregistroek duten egoerari erreparatuta. Zergaldiari dagozkion aitorpenak hartzen dira kontuan, hilean behin edo urtean behin aurkezten diren kontuan hartu gabe.

Hainbat zergalditako informazioa modu homogeneoan konparatzeko, datuak (n+1) urteko ekainean hartzen dira, (n) estatistikak erreferentzia egiten dion zergaldia izanik.

Maiztasuna

BEZaren estatistikak urtero argitaratzen dira.

Nafarroako Zerga Ogasunaren webgunean argitaratuta daude BEZaren estatistikak, 2010 zergalditik 2015 zergaldira.

Hemen kontsulta daitezke 2013, 2014 eta 2015 zergaldietarako argitaratutako taulak.

http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/ESTADISTICAS+IVA.htm           

  • Aitorpen kopurua, likidazio-aldiaren arabera.
  • Pertsona kopurua eta erroldatutako entitateak.
  • BEZaren ondoriozko kuota: positiboa eta negatiboa.
  • BEZ sortua eta BEZ kengarria.