3.4.3 Kudeaketa Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jarduketak

Kudeaketa Zerbitzuan zergak kontrolatzeko eginiko jarduketen emaitzetan sartzen dira Nafarroako Zerga Ogasuneko zerbitzu hauek egiten dituzten jardueren zati bat: Zergak Kudeatzeko Zerbitzua, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Zergen Zerbitzua eta PFEZ eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua.

Emaitza zuzenetan jasotzen dira askotariko zergen likidazioen kuotak, interesak, errekarguak eta zehapenak, bai eta Administrazioak eskatutako aitorpenenak ere. 2016an, emaitza horien zenbatekoa 39,52 milioi eurokoa izan zen; horrek esan nahi du 2015eko jarduketen emaitzekin konparatuta 1,38 milioi euroko gorakada absolutua izan zutela, eta % 3,61eko aldakuntza portzentuala.

Eragindako emaitzetan jasotzen dira Nafarroako Zerga Ogasunak eginiko jarduketen ondorioz epez kanpo aurkeztutako askotariko zergen aitorpenen kuotak eta interesak, eskaeretan formalizatu gabekoak. 2016an, emaitza horien zenbatekoa 19,25 milioi eurokoa izan zen; horrek esan nahi du 2015eko jarduketen emaitzekin konparatuta 6,4 milioi euroko gorakada absolutua izan zutela, eta % 49,88ko aldakuntza portzentuala.

2016an, jarduketa horien emaitza, denera, 58,77 milioi eurokoa izan da; horrek esan nahi du 2015. urtean Kudeaketa Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jarduketekin konparatuta zenbatekoak 7,78 milioi euro egin duela gora. Hau da % 15,26ko gorakada erlatiboa izan du.

Emaitza horien xehetasunak jarraian adierazten den koadroan jasotzen dira:

46. taula. Kudeaketa Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jardueraren emaitzak guztira. Jarduketen kopurua eta zenbatekoa