3.3.4 Eskaerak eta iradokizunak. Plataforma telematikoa

Jarraian zerrendatzen dira plataforma telematikoari lotuta jaso diren eskaera eta iradokizun batzuk:

  • Lehen hiruhilekoari/martxoari dagozkion aitorpen-likidazioen aurkezpen-epeak luzatzea.
  • Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena egiteko laguntza-programaren erabilgarritasunak areagotzea, Zerga Ogasunean jasotzen diren datuak lortzeko aukera sartuz (atxikipenak, EJZ, aurreko urteetan egin gabeko kenkariak, etab.), PFEZarenaren antzera. Gaur egun, programaren bitartez, Merkataritza Erregistroan aurkeztutako urteko kuotekin inporta daitezke fitxategiak, baita aurreko urteko aitorpenean kontsignatutako datuak eta jasandako konturako atxikipenak ere.
  • Igorleak berak bidalitako aitorpenak sailkatu dituen hurrenkera berean inprimatu ahal izatea loteak.
  • Laguntza-programak hobetzea, erabiltzaileek sarean erabili ahal izan ditzaten. Informazio-ereduetan egin daiteke jada, baina Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan ez.
  • Ordainketen banku-helbideratzea epe bakoitza amaitu baino egun bat lehenagora arte egin ahal izatea (gaur egun 3 egun baliodun dira).