2.4.1 Diru-bilketa likidoaren zifrak

2016an 3.249.731,9 mila euro sartu ziren kutxan, 2015ean baino % 1,6 gehiago. Adierazi bezala, bi faktorek azaltzen dute gorakada hori: diru-bilketa osoaren bilakaera positiboak eta oro har diru-sarreren gorakada murriztu duten itzulketen portaerak.

Datu homogeneoak hartuta (alegia, zuzenketa egin ondoren, kontuan hartuta bi urteetako itzulketen egutegi desberdina eta 2015ean harmonizatutako eta aurreko ekitaldiei dagozkien zerga berriak direla-eta Estatuarekin likidatutako fluxuetatik datozen diru-sarrerak), diru-sarreren gorakada %3,7koa izan zen.

Diru-bilketa likidoak hazkuntza-tasa positiboa izan du hirugarren urtez jarraian; hala, bilakaera positiboa kontsolidatu egin da krisialdi ekonomikoaren urteen ondoren. Dena den, 2016ko diru-bilketa likidoaren joera egoki hori ez da iritsi oraindik krisialdi ekonomikoaren aurreko zenbatekora. Diru-bilketa osoa, alabaina, ia iritsi da erregistratutako gehieneko mailara (2007. urtekoa), -6.023,9 mila euroko aldearekin. Dena den, itzulketetan egon den goraka handi horrek (% 34,6, erreferentziako urte horrekin alderatuta) berekin dakar 2016ko diru-bilketa likidoa 2017an lortutako diru-sarrerak baino % 9,6 baxuagoa izatea oraindik.

Guztizko diru-bilketa likidotik, % 75,4 (2.449.196,3 mila euro) kudeaketa zuzeneko zergetatik datoz, eta gainerako % 24,6a (800.535,6 mila euro) Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako zeharkako ezarpenengatiko doikuntzetatik. 2016an, 2015ean bezala, doikuntza fiskalak behin-behinean likidatu dira, Koordinazio Batzordeak 2010-2014 bosturtekorako adostutako kalkulu-metodoak aplikatuz, egungo bosturtekoan aplikatzeko indize eta prozedurak adosten diren arte.

Taula hauetan jasota daude diru-bilketa likidoari buruzko datu horiek:

14. taula. Zerga-bilketa likidoa. Zerga-figuren araberako laburpena

15. taula. Zerga-bilketa likidoa. Zerga-figuren araberako xehetasuna

16. taula. Zerga-bilketa likidoa. Kudeaketa zuzena/doikuntza fiskala portzentajea